domingo, 30 de noviembre de 2008
domingo, 23 de noviembre de 2008
CITAS
"El arte de la música es el que más cercano se halla de las lágrimas y los recuerdos" (Oscar Wilde)
"En la música todos los sentimientos vuelven a su estado puro y el mundo no es sino música hecha realidad" (Arthur Schopenhauer)
"La música hace retroceder a la muerte" (Esopo)
"La música constituye una revelación más alta que ninguna filosofia" (Ludwig Van Beethoven)
domingo, 16 de noviembre de 2008
sábado, 15 de noviembre de 2008
Miriam Makeba, apartheidaren aurka borrokatu zuen ahotsa
Makeba, hirurogeita hamasei urte zituela, historiara pasatuko da Hegoafrikatik irten zen abeslari moduan mundu osora heldu den pertsona eta artista bezala. Afrikak inoiz izan duen artistarik garrantzitsuenetarikoa eta eraginkorrenetarikoa izan da Makeba, batez ere, apartheidaren kontra afrikar borrokaren ahotsik nagusienetarikoa izanagatik. Horregatik “Mama Afrika” ezizenagatik ezaguna izan da azken lau hamarkada baino gehiagotan.
1932an Johannesburgon jaio zen, Hegoafrikan, nahiz eta bizi osoa Pretorian igaro, 1950ean The Manhattan Brothers bandarekin debuta egin zuen, gerora bere banda propioa sortuko zuelarik, The Skylarks, afrikar musika jazzarekin nahasten zuen estiloa zuena.
Bere herrialdean zuen karrera musikalean, zeukan aktibismo komprometitua zela eta gehiago iraun ezin zuelarik ikusitakoan, Veneziara joan zen, gero Londresera heldu ahal izateko. Bertan zegoela Harry Belafonte ezagutu zuen, zeinek Estuatu Batuetara sartzen lagundu zion. Hala ere FBI estatubatuarraren kontrolak Miriam eta bere senarra Guinea Conakry-ra joaten derrigortu zieten. Hegoafrikara 1990ean bueltatu ahal izan ziren, Nelson Mandela espetxetik atera zutenean, zeinek beranduago bere gobernuaren kide izatea proposatuko zion. Bertan, bere jarduera politikoarekin eta sozialarekin jarraitu zuen.
1965ean, Grammy bat irabazi zuen lehendabiziko afrikar emakumezko beltzarana bihurtu zen eta saria Harry Belafonte folk artistarekin partekatu zuen.
Bi aldiz egon zen ezkonduta, lehenengoz Hugh Masekela tronpetistarekin, hau da, world music generoaren beste aurrendari batekin. Handik aurrera, gero eta politikoagoa zen musika-jarduera bizia garatu zuen, batez ere Stokely Carmichael, bere bigarren senarra izango zena, ezagutu zuenetik. Stokely estatubatuar lider beltza zen, Pantera Beltzak taldeko kidea.
1976an, "Mama Afrika"k Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiaren aurrean hitz egin zuen Hegoafrikako apartheida eta arrazagatiko segregazioa salatzeko. Horren ondorioz, bere herrialdeko Gobernuak debekatu egin zuen haren abestiak irrati nazionaletan entzun zitezela.
Miriam Makebak nolabaiteko ospea berreskuratu zuen berriro Paul Simonek Graceland (1986) bildumaren aurkezpen-biran aritzeko kontratatu zuenean.
Apartheidaren kontrako borrokaren ikonoa izan zelarik bere herrialdean, Makeba, Hegoafrikako erregimen arrazistaren eskutik 30 urte baino gehiago erbesteratua izan zen, hala ere, urte horietan ere giza eskubide eta arrazismoaren kontrako borrokan iraun zuen, bere bizitzako azken egunera arte aurrera eraman zuen borroka.
2000. urtean argitaratutako Homeland bildumak, Musika Bildumarik Onenaren Grammy saria eskuratzeko hautagai izan zenak, ezin hobeki laburbiltzen zituen jaioterrira itzultzeagatik artista hegoafrikarrak zituen sentimenduak. Hark ezbaitzuen sekula ulertu zergatik jasan behar izan zuen horren erbestealdi luzea, ez baitzuen inongo deliturik egin.
Musikaren mundu zoragarria!
Aste batzuk pasatu ondoren, berriro hasi naiz nire Blogarekin pentsatzen. Arazoa ez da ahaztu naizenik, izan ditudan zailtasunak baizik. Egia esan gaia aukeratzeko orduan bi aldiz pentsatu barik hautatu nuen, baina gero lanean hasterakoan, hezkuntzarekin lotzea oso zaila zela konturatu nintzen, beraz beste modu batera bideratzea bururatu zaidan eta espero dut ondo egotea eta denon gustokoa izatea.
Nire ideia musikaren historia orokorrean aztertzea da, piskat gainetik begiratuta, hau da, antzinako talde ospetsuak gaur eguneko abeslaririk famatuenekin alderatuz, gaur egungo musikari lotutako albisteen berri ematea, eta piskat musikari buruz zerbait gehiago erakustea.
Besterik barik, hemen izten zaituzten nire blogarekin, eta pasatzen den bakoitza, espero dut zerbait berria ikasi ahal izatea nire artikuluetatik!!